Auzoko jaietan Coca-Colari EZ!

Uztailak 22, Coca-Colaren aurkako Nazioarteko Eguna

Auzoko jaietako Gazte Egunaren barruan, Askapenak eta Bilbo Zaharreko gazte mungimenduak hainbat ekimen burutuko dituzte multinazional yankia salatzeko.

Jarraian, Askapena erakunde internazionalistatik helarazitako informazioa:

 

Atzerriko multinazionalen eta oligarkien gotorleku bilakatu da Kolonbia azken hamarkadetan. Nekazari eta jatorrizko herritarrak nekazal guneak utzi eta hirietara joan beharrean izan dira, euren lurrak kapitalaren hatzaparretan uztera behartuz. Honen adibide dira 4 miloi barne errefuxiatu eta beste 6 milioi atzerriratu. Estatuak, militar nahiz paramilitarren laguntzarekin, 50 mila desagertu eragin eta 7500 preso politiko ditu gartzeletan baldintza miserableenetan. Biztanleriaren erdia pobreziaren mugan dagoen bitartean, langileen eskubideak hutsaren parekoak dira. Pentsa, munduan hiltzen diren 3 sindikalistetatik bi Kolonbiarrak dira. Coca-cola bezalako transnazionalek lan esku merkea eta inpunitate osoa daukate nahi duten guztia egiteko. Azken urteotan, dozenaka dira erahil dituzten sindikalistak. Desagertuak, gehiago oraindik. Eta inperialismoaren ikono den freskagarriari afiliatua egotea bera nahiko arrazoi zaio langileak kaleratzeko . Kolonizazio basati honen jarraipena ezarri nahi dituzten 7 base militar yankie-ak dira: Kolonbiaren gaineko zapalkuntza gutxi balitz, ondoko herrialdeetan garatzen ari diren prozesu iraultzaileak neutralizatzea helburu duen inposaketa.
Honegatik, uztailaren 22an nazioarteko Coca-Cola-ri boikot egunean, kolonbiar herriari gure elkartasun internazionalista eskaintzeko beharra sentitzen dugu , eta zuei ere dei egiten dizuegu, bertako egoera salatzeaz gain, multinazional hauen aurkako jarrera praktikan jartzeko.

Kolonbiarren eskubideen eta independentziaren alde Euskal Herriak Coca-Colari EZ!
Gora Euskal Herria Internazionalista!!!

HERRIOK INDEPENDENTZIA!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s