Katxorro askatu! Gaur, Azaroak 17, 20:00etan Barakaldoko Bide Onera plazan manifestazioa burutuko da.

Atzo, Azaroak 16, zipaioek Igor Cachorro del Pozo atxilotu zuten Barakaldon, Banco Santanderreko kontrako ekintza bat leporatuz. Bere pisuko miaketa 12 t´erdiak inguru hasi eta arratsaldeko hirurak aldera pisutik atera zuten, bertara elkartasuna eta adiskidetasuna eskaintzeko asmoz gerturatu ziren lagunak dispertsatuz eta hainbat kolpatuz.

Honen aurrean, Barakaldoko gazteriak honakoa helarazi nahi du: hasteko, gure elkartasuna bidali nahi diegu bere senide eta lagunei, bai eta Katxorrori ere. Jarraitzeko, ez gaude prest zuen gerra zikina onartzeko. Ez gaude prest, herri honetako nortasuna suntsitu nahi dutenen aurrean isilarazteko. Ez gaude prest, estatu espainolaren zein frantsesaren mesedetan aritzeko. Baina Euskal Herri libre eta sozialista bat bultzatzeko prest egongo gara!

Beraz, euskal gazteriari gure etorkizuna eraikitzeko lanetan jarraitzeko deia egiten diogu. Gaur, Azaroak 17, 20:00etan Barakaldoko Bide Onera plazan manifestazioa burutuko da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s