Errepresioaren aurrean urrats berriak emango dute eragile sozial, sindikal eta politikoek <<AMNISTIA ETA ASKATASUNA

via AMNISTIA ETA ASKATASUNA.

Adierazpena.pdf

Declaracion.pdf

Espainiar estatuari politika errepresiboak aldatu eta konponbiderako pausuak eskatu dizkiote, errepresioaren aurrean urrats berriak emango dituztela adieraztearekin batera.

Agerraldia hasi aurretik, elkartasuna adierazi diete aste honetan atxilotuak eta une hauetan  inkomunikaturik aurkitzen diren euskal herritarrei, eta beraien kezka azaldu dute jaso dezaketen tratuagatik.

AAM, TAT, Alternatiba Aralar, Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, EHNE, ESK, HIRU, LAB, STEE-EILAS, Alternatiba Gazteak, Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak eta Iratzarriko kideek hartu dute parte agerraldian, eta honakoa adierazi dute:

Atxiloketa gehiago ez! Torturarekin amaitu!

ADIERAZPENA

Euskal Herrian hamarkadaz hamarkada luzatu den gatazka, bortizkeria eta errepresio egoera gainditzeko aurrekaririk gabeko momentuak bizi ditugu. Gatazka politikoa gainditzeak bakea eta demokrazia erdiestea esan nahi du. Borondate horretan bat egin dugu azken hilabeteotan sektore politiko garrantzitsuek, gehiengo sindikalak, hamaika gizarte eragilek eta milaka eta milaka euskal herritarrek. ETA erakundeak irailetik hona egin dituen iragarpenak bide honetan aurrera egiteko beharrezkoak izan direla ulertzen dugu halaber.


Konpromiso asko batu dira gure herriak bakea eta demokrazia ezagutu ditzan. Borondateak, nahiak, aldarrikapenak eta ametsak konpromiso zehatzetan gorpuzten joan dira hilabeteen joan etorrian. Atzeraezinak diren urratsak eman dira. Mobilizazio historikoek hiriburuetako kaleak bete dituzte. Adierazpen eta akordioek herritarren babes zabala izan dute. Gatazken konponketan esperientzia handia duten nazioarteko adituak gure herrira begira jarri dira, lanerako gogoz, beraien ekarpena egiteko eskua luzatuz.

Konpromiso, borondate eta urrats hauekin talka egin duena egunez egun Espainiako Gobernuak erakutsi duen jarrera izan da. Euskal Herrian loratu den ilusioa ito nahi izan dute Espainiako agintariek, adierazpen politiko etsigarrien ondoan, ezkutuan, muturreko bortxakeria erabiltzera iritsi direlarik. Horretan dihardute, eta logika horretan soilik ulertu ditzakegu asterokoak bihurtu diren polizia operazio zabalak eta ondorengo tortura testigantza beldurgarriak.

64 euskal herritarrek torturak salatu zituzten iaz. Poltsak, sexu jazarpenak, umiliazioak, kolpeak, mehatxuak, beharturiko deklarazioak. Oiartzun txikia duten basakeria handiak. Espainiako segurtasun indarren ziega ilunetan lekutuak. Inongo telebista kamera edo argazki makinak sarrerarik ez duten infernuan ikusten diren irudiak. Inongo mikrofono edo grabagailuk sarrerarik ez duten zokorik ilunenetan entzuten diren oihuak.

Aurrez pentsatuak, ondo kalkulatuak eta helburu politiko argiekin erabiliak dira sarekadak eta torturak. Ez da kasualitatea prozesuak urrats berriak ezagutu ahala Espainiako Gobernua errezeta zaharrekin etortzea. Atxilotu ia guztiak auzo eta herrietan lan politikoa eta soziala agerian egiten ziharduten militanteak izan dira. Eraginkortasun polizialaren kea saldu nahi izan dute Espainiako gizartean, atzean euskal herritarren artean benetako izua zabaltzea bilatu dutenean. Galdeketa politikoak, beharturiko deklarazio polizialak, beldurraren hedapena. Horri deitzen diote eraginkortasun poliziala.

“aztnugaL” idatzi zuen urtarrilean atxilotua izan zen Patxi Arratibelek, tortura saioen erdian, ezintasunak jota, deklarazio polizialaren orri zuriak eskaini zion aukera bakarrari eutsiz. Euskara da gure territorio libre bakarra idatzi zuen idazleak, preso zela. Territorio berean iltzatu zuen bere mina Etxarriko gazteak.

Laguntza oihu bat izan zen Patxirena, eta gaur oihu horri erantzutera gatoz. Adierazpen honetan batu garen guztiok atxiloketak eta torturak amaitu daitezen urrats berriak emango ditugula jakinarazi nahi dugu. Azken hilabeteotan izandako operazio eta tortura kasuek erantzun zabala izan dute gure herrian. Nahikoa dela errepikatu dugu hamaika aldiz. Mobilizazioa handiak burutu ditugu. Egindakoa ez da alperrik izan. Baina gaur  egindakoa ez dela nahikoa izan ulertzen dugu. Horregatik, atxiloketa eta tortura kasuen aurrean gure konpromisoak biderkatzeko borondatea eta konpromisoak agertu nahi ditugu:

–         Bizi dugun une politikoan atxiloketak eta torturak egotea onartezina dela pentsatzen dugu. Ez dugu onartuko Euskal Herrian zio politikoekin burutzen den atxiloketa gehiagorik, ez inkomunikazio egoerarik, ez eta helburu politikoak dituen bortxarik basatienaren erabilpenik ere. Torturak betirako desagertu behar du.

–         Espainiako Gobernuari behingoz errepresiorako politikak aldatu eta konponbiderako pausuak eman ditzan eskatzen diogu, bake eta demokrazia agertoki baterantz dagozkion urratsak eman ditzan. Gaurtik aurrera errepresio politikak alboratzeko eskari zuzena, irmoa eta argia luzatzen diogu.

–         Bide honetan jarraitzen badute gu ez garela eskuak gurutzatuta geldituko jakinarazi nahi diegu. Orain arte bezala eraso guztiek jarrera argia izango dute parez pare. Gaurtik aurrera errepresioaren aurrean hartuko dugun jarreran urrats eta konpromiso berriak gauzatuko direla esan nahi dugu.

–         Prozesu demokratikoa bururaino eramateko helburuan jarraituko dugu lanean. Bide horretan atxiloketak eta torturak amaitzea beharrezkoa izango da.  Guk hori horrela izan dadin lan egingo dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s