Euskadi Ta Askatasunaren agiria Euskal Herriari

ETAren agiria Euskal Herriari (2010-09-05)

Euskadi Ta Askatasunak, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, adierazpen honen bidez bere erabaki eta hausnarketaren berri eman nahi dio Euskal Herriari:

Mende erdi luzea igaro da ETAk, Euskal Herriaren ukazioa eta suntsitze estrategia basatiaren aurrean herritarrak antolatu eta, armak eskutan harturik, askatasunaren aldeko borrokari ekin ziola. Orduz geroztik ehunka dira erakunde honetara bere ilusioa eta grina, bere onena, ekarri duten gizon-emakumeak, belaunaldiz belaunaldi jatorri ezberdinetatik helburu berean bat egin eta egiten duten herritar xumeak: Euskal Herria eta Askatasuna.

Euskal Herriaren askatasunaren aldeko konpromisoak gidatu baitu ETAren jarduna eta, oztopoak oztopo, arduraz eusten diogu konpromiso horri. Apaltasunez baina determinazioarekin, irabazteko anbizioarekin. Euskal Herriak merezi du.

Euskal Herriaren ukazioa betikotzen zuen frankismoaren erreforma politikoaren aurrean, eta beste zenbaitzuk marko autonomikoan barrena murgiltzea erabaki zuten bitartean, arduraz jokatu zuen ETAk, haustura demokratikoa proposatuz lehenik, eta asimilazio saio eta eraso orori aurre eginez, ondoren.

Borrokari tinko eutsi dio ETAk eta, oro har, ezker abertzaleak. Eta ordainsaria ez da nola nahikoa izaten ari. Larrutik ordaintzen ari gara: tortura, espetxea, erbestea eta bai eta heriotzarekin ere. Baina borroka latzaren lorpena izan da Euskal Herriak bizirik irautea, etorkizun askea eraikitzeko aukera zabalik izatea. Marko autonomikoa euskal herritarren nahiak asetzeko bide antzua dela erakutsi dugu, Euskal Herriaren zatiketan eta desegituraketan eragiteko tresna baino ez dela. Eta banan-banan garaitu ditugu askapen borroka neutralizatzera bideratutako neurriak.

Euskal Herriaren askapen borrokan eszenatoki berriak irekitzea izan da ETAren zereginetako bat. Hortaz, elkarlan ekimen proposamen eta gatazka demokratikoki konpontzeko ekarpen jarioa du ETAk. Txibertatik Lizarra-Garazira, Bergararaino igaroz. KAS Alternatibatik Alternatiba Demokratikora. Euskal Herria eraikitzea interes partikularren gainetik dagoen zeregin kolektiboa dela ulertzen baitugu.

Euskal Herria une garrantzitsu baten aurrean aurkitzen da aspaldi honetan, bidegurutzean.

Urteetako borrokak baldintza politiko berriak erein ditu. Marko autonomikoa agorturik, aldaketa politikoa gauzatzeko unea heldu zaio Euskal Herriari, Euskal Herriarentzat marko demokratikoa eraikitzeko unea, euskal herritarren gehiengoaren nahiari atxikiz.

Espainiako Estatuak jakin badaki Euskal Herria bidegurutzean dela, oraindik orain Euskal Herriak independentziaren aukera har dezakeela. Horregatik erasoaldi faxistaren tamaina. Aldaketa politikorako baldintzak blokeoaren etsipenean usteldu nahi dituzte; konponbide demokratikoa saihesteko eztabaida politikoa desbideratu; herriaren nahia salbuespen egoeran itoarazi.

Euskal eragileok, euskal herritarrok, erantzukizunez eta premiaz erantzun behar diogu egoerari. Hori da ETAk zabaldu nahi duen hausnarketa, luzatu nahi duen deia. Ardurak hartzeko eta urrats sendoak emateko garaia da:

– Independentismoaren proiektu estrategikoaren artikulazioan,

– Prozesu demokratikoa eraikitzeko baldintzak sortzeko bidean,

– Errepresioari erantzuteko eta eskubide zibil eta politikoen defentsa irmoan.

Aldaketa politikoa posiblea da. Baina ibilbide horretan ez dago bidezidorrik. Askatasunaren bidea urratsez urrats ibili behar da, malgutasunez nahi bada. Baina helburuaren neurriko ahalegina eta borroka egin behar da, halabeharrez. Konfrontaziorik gabe ez dago ukazioa eta itxikeria gainditzerik. Ahalegin horretan luzaturik egon da eta dago ETAren eskua, beti.

ETA gatazkaren konponbide demokratikoarekiko konpromisoan berresten da, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez euskal herritarrok gure etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko prozesu demokratikoarekiko konpromisoan. ETA prest dago, gaur atzo bezala, Espainiako Gobernuak borondatea izanez gero, prozesu demokratikoa abiarazteko beharrezkoak diren gutxiengo demokratikoak adosteko.

Horrela jakinarazten diogu nazioarteko komunitateari ere eta dei egiten diogu ETAren borondatea eta konpromisoari ardura historikoaz erantzun diezaion, mendetako gatazka politikoari konponbide iraunkor, justu eta demokratikoa egituratzen parte har dezan.

ETA-k hartutako erabakia

ETA-k jakinarazten du hilabete batzuk direla eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia hartu zuela.

ETAk berriro nabarmendu nahi du euskal eragile politiko, sozial eta sindikalei erantzukizunez jokatzeko deia. Prozesu demokratiko baten eszenatokira iritsi ahal izateko Herri bezala urrats sendoak ematea ezinbestekoa dela. Herriari Hitza bermatuak izango direnean irekiko baitzaigu gatazkaren benetako konponbidearen atea.

Amaitzeko, euskal herritarrei oro har, borrokan murgildu eta jarraitzeko deia luzatzen diegu. Nor bere eremuan, bakoitza bere konpromiso maila eskainiz, guztion ur tantez osatutako uholdearen bidez ukazioaren harresia bota eta askatasunaren aldeko bidean urrats atzeraezinak lortu ditzagun.

Gora Euskal Herria askatuta! Gora Euskal Herria sozialista!

Jo ta ke independentzia eta sozialismoa lortu arte!

Euskal Herrian, 2010eko irailean

Euskadi Ta Askatasuna

E.T.A.

Declaración de Euskadi Ta Askatasuna
[la Traducción al castellano ha sido realizada por GARA]

Euskadi Ta Askatasuna, organización revolucionaria socialista vasca para la liberación nacional, quiere dar a conocer al Pueblo Vasco su decisión y reflexión a través de la presente declaración:

Ha transcurrido ya medio siglo desde que ETA organizara a los ciudadanos frente a la estrategia salvaje de negación y aniquilación del Pueblo Vasco y, con las armas en la mano, se empeñara en la lucha en favor de la libertad. Desde entonces, son cientos los hombres y mujeres que han traído a esta organización su ilusión y pasión, lo mejor de ellos mismos. Ciudadanos comunes que generación tras generación se han unido, desde diferentes procedencias, tras un mismo objetivo: el País Vasco y la libertad.

La lucha a favor de la libertad del Pueblo Vasco ha guiado siempre la actuación de ETA y, pese a todas las dificultades, seguimos manteniendo esa responsabilidad. Con humildad pero con determinación, con la ambición de ganar. El Pueblo Vasco lo merece.

Ante la reforma política del franquismo que perpetuaba la negación del Pueblo Vasco, y mientras otros decidieron sumergirse en el marco autonómico, ETA actuó con responsabilidad; primero, proponiendo la ruptura democrática, y después, oponiéndose a todo ataque e intento de asimilación.

ETA y, en general, la izquierda abertzale han perseverado en la lucha. Y el coste a pagar no está siendo pequeño: tortura, prisión, exilio e, incluso, la muerte. Pero esta dura lucha ha logrado mantener vivo al Pueblo Vasco, y tener abierta la opción de construir un futuro en libertad. Hemos demostrado que el marco autonómico constituye un camino yermo para satisfacer los deseos de los ciudadanos vascos, que no es más que un instrumento para incidir en la división y la desmembración del País Vasco. Y hemos superado, una tras otras, las medidas encaminadas a neutralizar la lucha de liberación.

Uno de los quehaceres de ETA ha sido abrir nuevos escenarios en la lucha de liberación del Pueblo Vasco. Así, ETA cuenta con numerosas propuestas de iniciativas de colaboración, así como aportaciones para resolver democráticamente el conflicto. Desde Txiberta a Lizarra-Garazi, pasando por Bergara. Desde la Alternativa KAS a la Alternativa Democrática. Porque entendemos que la construcción de Euskal Herria supone una labor colectiva que está por encima de los intereses particulares.

En los últimos tiempos, el País Vasco se encuentra en un momento importante, en una encrucijada.

La lucha de años ha sembrado nuevas condiciones políticas. Agotado el marco autonómico, al Pueblo Vasco le ha llegado la hora de realizar el cambio político, el momento de construir para Euskal Herria el marco democrático, siguiendo el deseo de la mayoría de la ciudadanía vasca.

El Estado español es consciente de que Euskal Herria se encuentra en una encrucijada, y de que aún puede optar por la opción de la independencia. Por eso semejante ofensiva fascista. Quieren que las condiciones del cambio político se pudran en la desesperanza del bloqueo: desviar el debate político para evitar la resolución democrática y ahogar el deseo popular en esta situación de excepción.

Los agentes vascos, los ciudadanos vascos, debemos responder a la situación con responsabilidad y con apremio. Ésa es la reflexión, el llamamiento que quiere difundir ETA. Es tiempo de asumir responsabilidades y de dar pasos firmes:

– En la articulación del proyecto independentista,

– En el camino de crear las condiciones para construir el proceso democrático,

– En la respuesta a la represión y en la defensa firme de los derechos civiles y políticos.

El cambio político es posible. Pero en ese camino no hay atajos. El camino de la libertad hay que andarlo paso a paso, aunque sea con flexibilidad. Pero, necesariamente, hay que luchar y hacer el esfuerzo al nivel del objetivo que se persigue. Sin confrontación no se puede superar la negación y la cerrazón. En ese esfuerzo ha estado y está la mano de ETA tendida, siempre.

ETA se reafirma en el compromiso con una solución democrática, en el compromiso con una solución democrática para que, a través del diálogo y la negociación, los ciudadanos vascos podamos decidir nuestro futuro de forma libre y democrática. Si el Gobierno de España tiene voluntad, ETA está dispuesta, hoy igual que ayer, para acordar los mínimos democráticos necesarios para emprender el proceso democrático.

Así se lo hemos hecho saber también a la comunidad internacional. A ella le hacemos un llamamiento para que responda con responsabilidad histórica a la voluntad y compromiso de ETA, para que tome parte en la articulación de una solución duradera, justa y democrática a este secular conflicto político.

La decisión de ETA

ETA hace saber que ya hace algunos meses tomó la decisión de no llevar a cabo acciones armadas ofensivas.

ETA quiere reiterar el llamamiento a actuar con responsabilidad a los agentes políticos, sociales y sindicales vascos. Para llegar al escenario de un proceso democrático resulta imprescindible dar pasos firmes como Pueblo. Resulta necesario fijar el proceso para dar la Palabra al Pueblo. Porque será cuando los derechos del Pueblo Vasco sean reconocidos y garantizados cuando se abra la puerta de la verdadera solución al conflicto.

Para terminar, queremos hacer un llamamiento al conjunto de los ciudadanos vascos para que se impliquen y continúen la lucha. Cada cual en su propio ámbito, ofrecido cada uno su nivel de compromiso, para que con la riada compuesta por las gotas de todos podamos derruir el muro de la negación y dar pasos irreversibles en el camino de la libertad.

¡Viva el País Vasco libre!

¡Viva el País Vasco socialista!

¡Hasta conseguir la independencia y el socialismo!

En Euskal Herria, setiembre de 2010

Euskadi Ta Askatasuna

E.T.A.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s