Irakurtzeko gomendioak “”Manual de Desobediencia a Ley Sinde”” [Doan deskargatzeko!]

Egunotan interneten adierazpen askatasunaren aurka gobernuek egindako erasoak aski ezagunak dira (Espainian “Ley Sinde”, EEUU-n “SOPA” legea, etb…), orain “Megaupload” kasua pil-pilean dago (uste dut denok atsekabetu gaituela web gunearen itxiera), baina “Megaupload” kasua ez da bakarra ez eta lehenengoa ere .

Orain zerbitzarien eta web orrien aurka doaz… Zenbat uste duzue tardatuko dutela gobernuek etxeko erabiltzaile pribatuen aurka joaten?

Hacktivistas taldeak (Hacktivistas#Quienes somos) duela gutxi eskuliburu bat argitaratu du: “Manual de Desobediencia a Ley Sinde“.

Ez da oso liburu mardula eta harira doa zuzenean (ez da eztabaida etiko edo moraletan gehiegi sartzen), liburu teknikoa da eta oso errez azaltzen dute zelan erabili zenbait aplikazio interneten, hala nola: enkriptazioa, zelan konfiguratu zure nabigatzailea era pribatuan ibiltzeko interneten, ordainketa anonimoak kreditu txartela erabili beharrean,…

Gainera aplikazioak instalatzeko garaian argibideak oso zehatzak dira, pausuz pausu azalduta eta argazkien bitartez eta sistema eragile desberdinei zuzenduta (Windows XP, Ubuntu Linux eta MacOSX).

Artikulu hau irakurri ostean zure buruari galdetzen diozun hoietakoa bazara: “Zertarako demontre erabiliko dut nik hau?” erantzuna ere emango dizuegu, pisuzko arrazoiak ditugu Euskal Herrian eskuliburu honen gomendioak praktikan jartzeko beti bait gaude Madrileko faxisten begiradapean.

“Nola lortu?”

  • Internet bidez erosi 3€-tan (benetan merkea eta merezi du Hacktivistas moduko taldeei laguntza bat emateko modua da)
  • Internetetik ere deskargatu daiteke doan PDF formatuan ” Traficantes de Sueños ” argitaletxearen web orriaren bitartez (diru laguntzak ere onartzen dituzte)(deskargatu)
  • Lehen alde zaharrean Gatazkan erosi zitekeen (nik han deskubritu nuen), orain aldiz…. batek daki.

Ondo izan eta asko irakurri.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s