Hurrengo egunetarako ekimenak

Apirilak 30 (Gaur)

Lan eguna Bilbo Zaharreko plazan arratsaldeko 18tatik aurrera, D3M eta Askatasunako kide auzipetuei gure elkartasuna adierazi nahi diegu.

Maiatzaren lehena: Langileriaren nazioarteko eguna! 

LAB sindikatuak Bilbon manifestazioa egiteko deialdia egin du, 11:30etan Zabalburu plazatik hasita. Baliabideak: kartela, dokumentua euskaraz, deialdiak herri eta hiriburu desberdinetan.

Honekin lotura duten berriak:

Ezker Abertzaleak berriz (Aralar, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba-rekin batera) bihar egungo egoera ekonomikoari irtenbidea ematen dion dokumentua plazaratuko dute.  Proposamena internet bidez zabalduko da: “IRTENBIDEA BADAGO > eraldaketa soziala eta burujabetza“.

Maiatzak 2: Gizarte eragileak eta sindikatuak batu egingo dira murrizketen politikari aurre egiteko

Otsailaren 25eko manifestazioa eta azkenengo greba orokorraren deialdia egin zuten gizarte eragile eta sindikatuek, maiatazaren 2an bilera batean parte hartzera deitu nahi dituzte Bizkaiko gizarte mugimenduetako kideak, mobilizazio egutegi bat elkarren artean osatzeko.

Martxoaren 29ko greba orokorraren manifestuko puntuak betearaztea, Rajoyren gobernuak Euskal Herriko osasun eta hezkuntzan ezarri nahi dituen murrizketak ez aplikatzea eta Lakuak indarrean jarritako murrizketak bertan behera geratzea abiapuntu izango dira maiatzaren 2an, otsailak 25eko manifestazioa eta azken greba orokorra deitu zuten sindikatu eta gizarte eragileek burutuko duten bileran. Horregatik, Bizkaiko gizarte mugimenduak egitasmoan parte hartzera deitu dituzte.

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT-LKN, EHNE eta HIRU sindikatuez gain, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Asambleas de parados y paradas de Bizkaia, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Consejo de la Juventud de Euskadi-EGK, Danok Lan, Eguzki, Elkartzen, Ikasle Abertzaleak, Mujeres del Mundo, Pentsionistak martxan, Posada de los abrazos eta SOS Racismo-SOS Arrazakeria gizarte ragileek ere deitu dute bilera.

Batzarraren bidez, gainera, eragile sindikal eta sozialek osatutako esparrua mantendu nahi dute eta mobilizazio egutegi bat sortuko dute “murrizketen politikari aurre egiteko eta hauei alternatiba bat emateko”. Hitzordua maiatzaren 2an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean, Pilota kaleko 5. zenbakian dagoen Ekoetxean izango da.

(Brankatik hartutako artikulua)

Maiatzak 3 (Osteguna)

19:30 Konzentrazioa plaza zirkularrean ELEAK mugimenduak deituta, ozen esan behar dugu: “EPAIKETA POLITIKORIK EZ! ESKUBIDE GUZTIAK, PROIEKTU GUZTIENTZAT!!”            

Maiatzak 5 (Larunbata)

Maiatzak 5ean, Manifestazio nazionala Bilbon, 17:30 la Casillan Denok elkarrekin, herri harresia sortuz,  goazen eskubide zibil eta politikoen urraketak gelditzera  (ELEAK)

Honekin lotura duten berriak:

Utzi iruzkina