Datozan egunotan egin ditzakezuenak

Gaur, Bilbo Zaharreko Jai Batzordeko lagunek jaialdi txiki bat antolatu dabe auzoko enparantzan, 21:00etatik aurrera aurtengo aratusteen argazkiekin egindako bideo-muntaia ikusgai izango dozue, parrillada eta ardoa, musika, etab… Jai Batzordeko kideak ere adierazi digute auzoko jaiak gertu daudela eta horregatik Astelehenero egin behar dituzte bilkurak arratsaldeko 20:00etan KULTUR ETXEAN (Urazurrutia 7).
Informazio gehiago:

Gaur ere auzoan Larrabetzu tabernaren 5. urteurrena ospatzeko azken ekimena egingo dute “Fenomenos de la Naturaleza” taldeak joko du, sarrera dohainik.

Zapatuan berriz, hileroko lehen Zapatuetako hitzordua Maiatzaren 2ko kalean (Informazio gehiago), bertan diseinatzaile eta artista berriek beraien lanak jartzen dituzte salmentan kalean bertan, giro desberdin baten murgiltzeko aukera paregabea.

Bestalde Bilboko kolektiboek Areatzan jarriko dituzte beraien postuak Zapatuan goizeko hamaiketatik aurrera, Bilbogune Kolektiboen Merkatua (VII Edizioa) talde bakoitzak aurrera eramaten duen lana gertutik ezagutzeko aukera paregabea duzue:   Sozialismoa, Euskal kultura, Antifaxismoa,  etab…
Honekin lotuta:

Astelehenean berriz DDTko lokal berrian (Martzana Kaia 5. Bilbo Zaharra) arratsaldeko 19:00etan “Invertidos y rompepatrias. Homosexualidad y socialismo en el estado español” liburuaren aurkezpena C. Piro liburuaren idazlearen eskutik.
Hitzaldiaren antolatzaileen hitzetan:
“Liburuan agertzen den ikerketa oso interesantea iruditu zaigu autokritika  sakona planteatzen duelako. Piroren liburuak mugimendu ezkertiarretan  (sozialista, abertzalea, anarkista, komunista…) egondako homofobia salatzen du.  XX. mendebaldean hasita, ikerketa historikoa gaur egun arte dator…
eta nola dago gaur egungo holako mugimendua? Hauxe dena elkarrekin komentatuko dugu.”

Ekainak 9an (Zapatua) munduko arrozen edizio berria ospatzen da Mariaren Bihotzeko plazan,
argibide gehiago “http://mundukoarrozak.info/” web orrian lortu ditzakezue, ala ere auzoko tabernetan zerrendak daude izena emoteko eta danak auzo moduan joateko.

Eta amaitzeko UEUren HITZALDIAK Bilboko La Bolsa Aretoan: UEU zein Udako Ikastaroen ikusgarritasuna areagotzeko asmoz antolatuak izan dira, UEUkideek emango dituzte eta gaur egun intereseko gaiak landuko dira. Ikastaroak IREKIAK eta DOANEKOAK dira.

Hona egitaraua:

  • Ekainak 4, astelehena: 18:30 – “Krisia induzitua izan da” – Joseba Tobar
  • Ekainak 5, asteartea: 18:30 – “Borroka sinbolikoa Euskal Herrian” – Ander Iturriotz
  • Ekainak 6, asteazkena: 19:00 – “Euskararen inguruko diskurtso edo ‘framing’ berri baten premiaz” – Iñaki Martinez de Luna
  • Ekainak 7, osteguna: 1830 – “Euskal Herria 0 urtean” – Gabirel Ezkurdia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s