Ekainak 6: “19 kamera” eleberriaren aurkezpena

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Koordinakundeak antolatuta Jon Arretxeren, 19 kamera azken eleberriaren aurkezpena egin behar dute. Eleberriaren ardatz nagusia San Frantzisko auzoa da. Aurkezpena, datorren asteazkenean, ekainak 6, arratsaldeko 8etan San Frantziskoko auzo etxean egingo da eta ARTURO IZARZELAIAk eta JON ARRETXEk parte hartuko dute.

“Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela
beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak,
adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak…

Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin
afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s