Datozan egunotan egin ditzakezuenak

Kaixo,
hemen dekozue astebururako prestatu dizuegun “ginkana” (ekimen asko bait daude).

Barikuan auzo bira abiatuko da arratsaldeko 20:00etan Levante plazatik (San Inazion): Bilboko hainbat gazte atxiloketaren zain daude beraien artean Alberto Marin, Gaizka Astorkizaga eta Alex Bustindui.

Barikuan 7KATUN-s AHTren aurkako jardunaldiak Bilboko AHTren aurkako asanbladak antolatuta, hitzaldia 19:00etan hasiko da eta Puro Luego taldearen kontzertu akustikoa aldiz, 21:00etan.
Informazinoa:

Barikuan ere Uribarrin dagoan PATAKON gaztetxe berriaren aldeko manifestazinora joateko deialdia zabaldu dute, bertan lanean diarduten gazteek azken egunetan polizia atzetik izan dabe nornahi  identifikatu eta kaleratuko ebezala mehatxatuz. 50 urtetan hutsik egon dan eraikina okupatu ostean auzoak behar dituen mugimendu soziokulturalei erantzuna emon nahien dabiltzalako poliziaren eta Udaletxearen kriminalizazioa jasan behar ahal dabe Kukutzarekin gertatu zen bezala?. PATAKON babestu dezagun!    


Zapatuan (Ekainak 16) Euskal Herriko Martxa Nazionala Iruñean
: 500 urte eta gero, nafarroa bizirik!  Aurten 500 urte betetzen dira Nafarroako erreinua Gaztelako erreinuak inbaditua eta konkistatua izan zenetik. Baina nafarrok, euskaldunak, ez dogu etsitzen eta independentziaren alde borrokatzen jarraitzen dogu.
Estekak:

Azkenik Bilboko BILDU Udal taldeak egin dauan urteko balorazinoa jakitera eman du. Aurtengoan, Bilduk alde batetik, eta EAJ, PP eta PSOE tripartitoak bestetik, defenditzen ditugun bi hiri eta jendarte proiektu antagonikoak agerian geratu dira.
Honen inguruko baliabideak:

ONDO IZAN ETA ASKO DISFRUTATU ASTEBURUA LAGUNOK!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s