Iñaki Imazen atxiloketaren aurrean

Gaur Hendaian izan den euskal herritar baten atxiloketa, gatazka politikoa era elkarrizketatu eta demokratiko batean konpontzeko Estatu espainiarrak zein frantziarrak duten borondate ezaren azken adibidea dela uste du Ezker Abertzaleak. Bide errepresiboak baztertu egin behar dira lehenbailehen, hemen elkarrizketaren aldeko jarrerak behar direlako, ez atxiloketa gehiagorik, sufrimendu besterik ez dutelako eragiten.

Imazek bizitza publikoa egin arren, Estatu espainol eta frantziarren agintariek atxilotzea erabaki dute eta operazio arrakastatsu bat bezala saltzen saiatzen ari dira. Baina atxiloketa hau Euskal Herrian gero eta nabarmenagoak diren bakea, demokrazia eta elkarrizketaren aldeko aldarrikapenen aurrean bi estatuek duten ahuldadearen sintoma da. Hemendik gutxira urtebete beteko da ETAk bere ekintza armatuak betirako utzi zituenetik, eta horren ondorioz aldarrikapen horiek gero eta sendoagoak direla nabarmendu daiteke.

Euskal Herria eszenatoki politiko berrian dagoenik inork ez du ukatzen, ezta PPk ere ere. Izan ere, orain dela egun batzuk PPk onartu zuen orain arazoa ez dela ETA, baizik eta politika, eta independentismoaren aurka aritzeko eskatu zuen.

Egoera berri honen aurrean, ordea, Estatu espainolak eta frantsesak bere ildo errepresiboan temati jarraitzen dute, atxiloketa honek demostratzen duen moduan. Bere helburu bakarra da eszenatoki berria ahalik eta gehien oztopatzea eta elkarrizketaren aldeko aldarriak isilaraztea. Estatuek euskal herritarren gehiengoak eskatzen duenari kasu egin behar diote, hau da, ETArekin eseri eta beraiei dagozkien arazo teknikoak konpondu behar dituzte: presoak, desarmea eta abar.

Ezker Abertzaleak konponbide elkarrizketatu eta demokratiko horren alde jarraituko du lanean, estatuek jartzen dituzten oztopo guzti horien aurrean indarrak bilduz eta aldarrikapen horiek biderkatuz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s