Bilduk lanerako mahai bat proposatu du Fleming Doktorea plazan sortutako elkarbizitza arazoak konpontzeko

Mahaian Udalaz gain,auzokideak eta bertako eragile sozialek parte hartuko lukete

Bildu Udal taldeak Udalari eskatu dio lanerako mahai bat sortzeko Fleming Doktorea plazaren inguruan azkenaldian sortzen ari diren elkarbizitza arazoak konpontzeko, bertan udalaz gain, auzokideak eta bertoko eragile sozialek hartuko lukete parte. Ana Etxarte zinegotziak, zenbait jarreren atzean dagoen kutsu arrazista eta xenofoboa salatu du, Udalak duen Elkarbizitzarako Behatokia zertarako balio ote duen galdetuz, gatazkak konpontzeko iragan asteburuko polizia jarrera neurrigabeak erabiltzen ohi baitira.

Etxartek gogora ekarri du 2003an Baileneko Narkosalaren harira martxan jarritako lanerako mahaia, bertan aipatutako lokalaren irekiera dela eta sortutako egonezina, eztabaida eta kontsentsuaren bidez konpondu zen.
Hala nola, ezkerreko zinegotzi soberanistak ezberdina denarekiko gorrotoa eta xenofobia arintzen duten portaerak salatu ditu. Norabide honetan kokatu ditu PPren azkeneko ekimenak. Zinegotziaren ustez, alderdi honek “marra gorriak guztiz hautsi ditu”.

Etxarteren arabera, PPk etengabe “segurtasun eza eta gatazka” goraipatzen ditu, beste behin ere Bilbao La Vieja, San Francisco edo Zabala bezalako auzoei begiratuz. Datuek, aldiz, kontrakoa adierazten dute, alegia, 2012an delituek %10an behera egin dutela. “Berriro ere, auzo hauek eta bertan bizi diren lagunak kriminalizatzea bilatzen dute errealitatea erabat desitxuratuz”.

Honako jarrera hauek erabiliz PPk izua areagotu baino ez du egiten, migratzaileekiko bazterketa ezarri eta arrazismoa eta xenofobia handituz. “ Elektoralki, are gehiago krisi egoera honetan, errentagarria zaielako egiten dute” esan du zinegotziak.

Etxartek azpimarratu du “PPk migratzaileak gaitz guztien erantzule gisa seinalatzeko estrategia honekin EAJ duela aliatu nagusi, PPren eskakizunak bata bestearen atzean aplikatzen baititu. Hauxe bera konprobatu ahal izan genuen ostiral gauen poliziak Fleming Doktorea plazan afrobilbotar kolektiboaren gainean izandako jarrera neurrigabearekin”.

Bilduk deia luzatu die PP eta EAJri gai honekin demagogia eta populismoa egiteari utz diezaioten; eta ardura politikoaz jokatu eta migratzaileak helburu elektoralistei jarraituz bekatari gisa erabiltzeari utz diezaioten.
Bukatzeko, Etxartek adierazi du, Bilbao La Vieja, San Frantzisko eta Zabala auzoek behar dutena bazterketa sozialari behingoz errotik heltzea dela, heziketa, etxebizitza, zerbitzu sozial eta enplegu politikak martxan jarriz. “Benetan kezkagarria dena bazterketa soziala pairatzen duten pertsonei ematen ari zaien erantzun eskasa baita”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s