Azaroak 20: SANTI ETA JOSU, omenaldirik onena garaipena!

SANTI ETA JOSU, omenaldirik onena garaipena!

Azaroak 20: Santi eta Josuren omenez ekitaldi ugari egun guztian zehar.

Datorren asteartean, azaroak 20, 28 eta 23 beteko dira, hurrenez hurren, Santi Brouard eta Josu Muguruza, gure lagun eta burkideak hil zizkigutenetik. Guretzako balio emozional, sinboliko zein politikoz beteriko data horretan, urtero egiten dugun moduan, Santi eta Josu Ezker Abertzaleko militanteak omenduko ditugu.

Azaroaren 20ean, Santi eta Josu omenduko ditugu. Eurak, eta euren figurak ordezkatzen duten guztia omenduko ditugu: Euskal Herriarekiko konpromisoa eta maitasuna, konpromiso eta koherentzia militantea, Ezker Abertzalearen baitan eginiko ekarpen oparo eta ezinbestekoa.

Ezinezkoa zaigu, halaber, Santi eta Josu oroitu eta omentzeko antolatuko ditugun ekitaldiak Euskal Herrian bizi dugun testuinguru politikotik bereiztea. Izan ere, urtebete bete berri da Aieteko Nazioarteko Konferentziatik eta ETAren erabaki historikotik.

Abagune berri batean aurrean da gure herria: Justizian eta eskubide guztien aitortzan oinarrituriko bake agertoki bat eraikitzeko aukera ireki da parez pare. Eta aukera hori irekitzea ezinezkoa litzateke Santi eta Josuren moduan, euren ekarpen humano, politiko eta militantea burutu duten milaka lagunen borrokarik gabe.

Horrela bada, astearte goizean, urtero bezala burutuko ditugun lore eskaintzetan honakoa omendu nahi dugu: bakea eta askatasuna eraikitzea ahalbidetu duen ekarpen militantea.

Hauek dira, astearteko hitzorduak: 12:00etan, Ametzola parkeko Santi Brouard-en monolitoan eta 12:30etan, Errekalden Josu Mugurazari eskainiriko monolitoan.

Era berean, arratsaldeko 19:30etan Bilboko Esperantza frontoian “Egia bide, askatasuna amets” lelopean burutuko den ekitaldi politikan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu herritarrei.


El próximo martes 20 de noviembre, se cumplirán 28 y 23 años respectivamente desde que asesinaran a nuestros compañeros Santi Brouard y Josu Muguruza. Es para todas las personas que conformamos la Izquierda Abertzale una fecha llena de valor emocional, simbólico y político, y por ello, renovando nuestra cita como cada año, rendiremos homenaje a nuestros compañeros militantes Josu y Santi.

Les homenajearemos a ellos y a todo lo que representan sus figuras: el compromiso y el amor por Euskal Herria, la entrega y la coherencia militante; su imprescindible aportación a la Izquierda Abertzale.

Asimismo, resulta imposible separar los actos que organizaremos para recordar y homenajear a Josu y a Santi de la lectura que hacemos del actual contexto político en Euskal Herria. Y es que se acaba de cumplir un año desde la celebración de la Conferencia Internacional de Aiete y desde la decisión histórica de ETA.

Nuestro país, nuestro pueblo se halla ante una nueva encrucijada: Se ha abierto de par en par la oportunidad de construir un escenario de paz basado en la justicia y en el reconocimiento de todos los derechos. Y abrir esta oportunidad hubiera sido imposible sin la lucha y la aportación humana, política y militante de Santi, Josu y de tantas otras personas en este país.

Así pues, el martes por la mañana mediante las ofrendas florales que vamos a llevar a cabo, es eso mismo lo que vamos a recordar y homenajear; esa entrega militante que ha hecho posible la construcción de la paz y la libertad para Euskal Herria. .

Estas son las citas en Bilbao para el día 20: a las 12:00 en el monolito de Santi Brouard, en el parque Ametzola; y a las 12:30 en el monolito de Josu Muguruza en el barrio de Errekalde.

De la misma manera, a las 19:30 en el frontón Esperanza de Bilbao se celebrará el acto político “Egia bide, askatasuna amets” convocado por la asociación Egiari Zor. Desde la Izquierda Abertzale hacemos un llamamiento amplio a acudir a este acto.

Ezker Abertzalea

Info+:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s