[Koordinakundea] Auzoen beharraz eta Udalak horiekiko izan beharko lukeen begiruneaz arituko dira astelehenetik aurrera San Frantziskon

Berriaren iturria: [Bilboko Branka] “Auzoen beharraz eta Udalak horiekiko izan beharko lukeen begiruneaz arituko dira astelehenetik aurrera San Frantziskon”

Datorren asteari begira Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundeak “To! ederra plana, hi! Gure auzoak existitzen al dira?” izenburupean lau eguneko jardunaldi irekiak antolatu ditu auzokide zein hiritar orori gerturatzeko deia luzatuz.

Martxoaren 11an hasi eta hilaren 16a bitartean iraungo duten jardunaldiak izango badira ere, lau egunetan izango dituzte hitzorduak parte hartu nahi duten lagunek. Aipatzekoa da, auzokideen lanaz aurrera ateratako No nos callamos. Reflexiones de barrio dokumentala lehenengo aldiz jendarteratuko dutela egitasmo zabal horren baitan.

Astelehenean, martxoaren 11an, San Frantziskoko auzo etxean eztabaida-hitzaldia egongo da Yolanda Jubeto eta Imanol Zuberoren eskutik arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bi hizlariek aipatu hiru auzoetan krisiak dituen ondorioaz aztertuko dituzte eta dauden alternatiben inguruko solasaldian murgilduko dira.

San Frantziskon, Bilbo Zaharrean eta Zabalan jendartea nola bizi den abiapuntu duen No nos callamos. Reflexiones de barrio dokumentala aurkeztuko dute asteartean, 19:30ean San Frantziskoko auzo etxean. Lana auzokideek laguntzaz atera dute aurrera eta ondorioz, emanaldira jende multzo deigarria hurbiltzea aurreikusten dute.

Asteazkenean, hilaren 13an, ordu berean eta oraingoan ere auzo etxean, Udal taldeek hiru auzo horietarako proposatzen dituzten premiazko neurriak abiapuntu izango dituen mahai inguru parte hartzailea hasiko dute. Bertan, auzokideez gain EAJ, Bildu eta PSEko ordezkariek parte hartuko dute.

Jardunaldiei bukaera emateko, martxoaren 16an, larunbata, Perkusio Eguna antolatu dute hiru auzoetan eta musika izango da giroa alaitzeaz arduratuko dena.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s