Martxoak 21: Badator, badator…. KULTUR ETXEAREN aldeko festa 7Katun!!!

Informazioaren iturria: Bilbo Zaharreko Jai Batzordea

“Kaixo lagun,

lehenik eta behin gure burua aurkeztu nahi dugu; Bilbo Zaharreko KULTUR ETXEAN lanean diardugun eragile zein auzoko bizilagun talde bat gara. Batzuk aspalditik gaude bertan eta beste batzuk proiektu berriekin hurbildu dira azken boladan, hala ere gure asmoa bera da: auzoko KULTUR ETXEA jendartera zabaldu, eztabaida eta hausnarketarako espazio aske bat eraiki eta gure auzoa eta inguruaren aldaketaren  motore izan.

Baina KULTUR ETXEA leku atsegin eta erakargarria izan dadin premiazko konponketa batzuk behar ditu, eta horiei aurre egiteko behar den dirua dirua lortzeko zenbait dinamika jarri ditugu abian: lehenengoa Martxoaren 21an (osteguna, korrika Bilbotik pasatzen den egunean), Alde Zaharreko 7KATU gaztetxean antolatu dugun festa.

Egitaraua honako hau da: 20:00etan kalejira-poteo musikatua auzoko plazatik Alde Zaharrerentza, ondoren 21:30etan denok 7KATUra! Bertan kamisetak salgai jarriko doguz, parrillada barazkijale eta haragijaleentzako eta musika zuzenean “dronki eta lites djs”-en eskutik (reggae, ska eta kunbia musika dantzagarria gerri polit hoiek apurtzeko).

Denak zaudete gonbidatuta gurekin batera etortzen!! kaña eta pintxo beroa betiko tabernan hartu beharrean (edo hartzeaz gain), 7KATUra gerturatu eta urrats txiki horrekin zuk ere KULTUR ETXEA aurrera eramaten lagunduko diguzu.

denon laguntzarekin KULTUR ETXEA aurrera!

Oharra: Oraindik barne antolaketan gaude baina aurki gure berri gehiago izango duzue egiten ditugun aurrera pausuekin. Hala ere bilera irekiak egiten ditugu hilabeteko azken asteazkenean, 19etan KULTUR ETXEAN (Urazurrutia 7), edonor etor daieteke proiektu berri bat edo bere burua laguntzaile moduan aurkezten

Agur bero bat eta ostegunerarte, han elkar ikusiko dugulakoan.”

KULTUR ETXEAN LANEAN DIARDUTEN ERAGILE ETA AUZOKIDEAK

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s