Ap 17 eta 18: Torturaren benetako dimentsioak ezagutzera emateko jardunaldiak antolatu ditu Euskal Memoriak

euskal_mem

http://euskalmemoria.com/sect/eu_ES/4004/Agenda.html

http://bilbokobranka.info/?p=32880

 

Apirilaren 17 eta 18an Euskal Memoriaren Fundazioak torturaren gaineko jardunaldiak eskainiko ditu La Bolsan. Egitasmoen bidez, azken 50 urtetan milaka euskaldunek jasandako bortizkeria mahai gainean jarri nahi dute “bere benetako dimentsioan ezagutzera emateko”.

1060tik gaur egunera bitartean gutxienez 9.600 lagun torturatuak izan direla jakitera eman zuen Euskal Memoriaren Fundazioak abenduan argitaratutako “Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian” liburuan. Fundazioak egindako ikerketaren arabera, Bilbon 2.600 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte azken 50 urteetan arrazoi politikoengatik eta gutxienez, 430 tortura kasu topatu dituzte.

Errealitate horren aurrean, Euskal Memoriak jardunaldiak antolatu ditu hilaren 17an eta 18an torturaren benetako dimentsioak ezagutzera emateko. Apirilaren 17an, 19:30ean, “Oso latza izan da. Tortura Euskal Herria” liburuaren egilea den Jon Arzuagak liburuaren aurkezpena egingo du; baita azken 50 urteetan torturaren erabileraren segimendua eta balantzea aurkeztu ere.

Hilaren 18an aldiz, Ricard Salom-ek zuzendutako “120 horas. La tortura contra Euskal Herria” dokumentala lehen aldiz proiektatuko dute 19:30ean, La Bolsan; jarraian, Irune Agirre Torturaren Aurkako Taldeko kideak eta Ixone Fernandezek Egiari Zor Fundazioko lagunak hartuko dute hitza.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s