III Katalan kultur jardunaldiak (apirilak 25,26 eta 27)

IIIkatalankulturjardunaldiakBilboko Brankatik ateratako berria (oso ondo azaltzen duenez gurea egin dugu)

“Hiru egun iraungo dute aurtengo Katalan kultur jardunaldiek, apirilaren 25etik 27ra hain zuzen ere. Egitasmo gehienak Deustun, Alde Zaharrean eta Bilbo Zaharrean izango dira eta besteak beste, bideoa emanaldiez, hitzaldiez, herri bazkariez edota musikaz gozatu ahalko dute parte hartzera gerturatzen diren lagunek.

 Bilbon bizi diren gazte kataluniarrek Katalan jardunaldiak antolatu dituzte beste urte batez. Duela hiru urte egin zituzten jardunaldiak lehenengo aldiz, eta izandako arrakasta ikusita urteroko hitzorduan bihurtu dute. Euren helburua kultur elkarlana sustatzea eta euren kultura Euskal Herritarren artean zabaltzea da.

Hilaren 25ean, emango zaie hasiera III. Katalan jardunaldiei. Egun horretan “Del roig al Blau” dokumentala eskainiko dute Komite Internazionalistakek Alde Zaharrean duen egoitzan, arratsaldeko 19:00etan.

Apirilaren 26an, 19:00etan, hizkuntzaren erabilerari buruzko tailerra egingo dute bai euskaraz eta bai katalanez, Deustuko Ramon y Cajal kalean dagoen Berbaizuren egoitzan. Bestalde, 21:00etan, Puntxa-discs en català i festeta jaialdiari hasiera emango diote Berbaizun ere.

Jardunaldiekin bukatzeko, hilaren 27an, larunbata, 14:30ean, Kataluniako produktuekin egindako herri bazkaria antolatu dute Bilbo Zaharrean. Ondoren, Garrotins-ak, bertsoak eta quintoak eskainiko ditu; eta egunari agur esateko, kalejira eta 21:00etan 7Katun Esne Pota eta Les Absentes taldeek kontzertua eman eta giroa alaituko dute.

Bazkarian parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago. Txartelak Deustuko Herriko tabernan eta Goizalden eskuratu daitezke 8 euroren truke”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s