Bilboko Sorturen aurkezpen ekitaldia ostiral arratsaldean izango da, Bilborocken

SortuBilbo-01Erronka erraldoia dugu esku artean: Umiltasunez, baina determinazio osoz, Bilbo eraldatzeko konpromisoa gure egiten dugu, eta larrua utziko dugu EAJren gidaritzapean eskumarik atzerakoienak hamarkada luzaz gure hirian horren sakon erroturiko sustraiak suntsitzeraino higatzeko, eta ezkerreko subiranisten proiektu sendo eta indartsu bat egituratzeko.

Bilboko Sortuk datozen urteetan jorratuko dituen arlo eta ildoak aurkeztuko ditu ostiral honetan 19:00etan Bilborock aretoan egingo duen ekitaldian. Azken urte eta erdian, helburu estrategikoz askoren artean landutako ‘Bilbo eraldatzera goaz: I. zirriborroa’ plangintzaren baitan jasotako helburuak esplikatzeaz batera, horiek gauzatzeko Sortuk Bilbon izango duen lan taldea ere aurkeztuko dugu. Hots, Bilboko Kontseilua eta Bilboko Mahaia aurkeztuko ditugu jendaurrean. Joana Regueiro Bilboko Sortuko koordinatzaileak hartuko du hitza, denen izenean.

Utzi iruzkina