Ostegunean: 7KATU babes sarea osatzeko lehen asanblada

1044495_267685563369271_1091337652_n (1)

7Katuko lagunak kaleratu nahi dituztetela jakin genuen aurreko astean, aste honetan behean duzuen idazki hau igorri digute, babes sarea osatzen hari dira eta horretarako ahalik eta jende gehien behar dute, beraz  antolatu duten lehen asanbladan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu ere webgune honetatik, 19:00etan 7katu gaztetxean.

“7Katu Gaztetxea

· BABES SAREA OSATZEN ARI GARA ·

7 urte badira Solokoetxeko eskaileretan kokaturiko eraikin huts bat okupatu eta autogestioaz busti genuenetik. Gazteontzat bideraturiko gune propiorik eza eta kapitalismoak jandako alde zaharreko auzoa eraldatzeko gogoek piztu zuten proiektu hau. Eraikina, Gonzalez de Durana familiak herentzian jasotako propietatea da eta hauek jarritako salaketaren ondorioz lehen lau urteetan 4 aldiz desalojatu gaituzte, baita bosgarrenez berreskuratu ere.

 Denbora honetan, ehunka gazte antolatu dira bertan, bestelako aisialdi eta kontsumo eredu bat garatuz, alternatibak eraikiz eta kritiko zein inkonformistak izanez. Orain arteko lanak, fruitu ederrak eman ditu, besteak beste, antolaturiko 800 ekintza kultural baino gehiago, antzerkiak, tailerrak, umeen urtebetetzeak, hitzaldiak, zinemak, kontzertuak, kale ekintzak, elkartasun jaiak,… udalak azken hamarkadan auzoan burutu dituenak baino askoz ere gehiago, hauek inposatzen duten eredu elitistaren gainetik alegia.

 Azken bi urteetan, gaztetxearen aurkako erasoak eten dituen mediazio prozesu batean murgildurik egon da gaztetxea. Mahai berean, Jabeak eta 7katuko ordezkariak bildu izan dira hainbat aldiz, gatazka hau “pribatua” bailitzan udalaren parte hartze zuzenik gabe, baina udalak berak elkarbizitzarako ikuskaritzaren bitartez hurbiletik kontrolatua. Orain hilabete batzuk, jabeek eraikina saltzeko asmoa azaldu zuten. Honen aurrean, 7katuk proposamena luzatu zien: Eraikinaren zati bat jabeen esku geratzea, baldin eta beste zatiaren egonkortasuna ahalbidetuko luketen bideak aztertzeko konpromisoa hartuko balute. Hau da, udala jesarraraztea eta gatazkari irtenbide publiko bat ematea beste ideia batzuen artean.

 Zoritxarrez, jakin badakigu alkatetzaren ezkutuko presio ankerrek eraginda, jabeek ezezkoa eman diote proposamenari, edozein akordio posible jokoz kanpo geratuz, negoziazioari ateak itxiz. Euren asmoa orain bide judizialera berriro ere salto egitea da, desalojoaren sua berriz ere piztuz. Hau ekiditeko, gaztetxeko asanbladak eraikinaren lonjako giltzak jabeei ematea erabaki du, akordiorako borondatearen adierazgarri bezala eta 7katuren zintzotasuna erakutsi nahian. Hala ere, ez gara fidatzen, edozein momentutan alarma piztu daiteke eta horregatik gaztetxearen aldeko BABES SAREA osatzen ari gara.

Gurekin batera amets hau errealitate bilakatu duzuen guztioi eta mehatxuen aurrean indarrez berau defendatzeko, sare honen dinamiketan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu: auzokide, dendari, tabernari, eragile, musikari, kultur talde,… 7Katu Gaztetxea defendatu!

 Azkenik, uztailaren 4an, 19:00etan 7katu gaztetxean ospatuko den BABES SAREAren asanbladan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, non, sarearen nondik norakoak adostuko ditugun. Honez gain, uztailaren 6an, 12:00etan, Solokoetxeko eskaileretan aterako den sarearen aurkezpen argazkira etortzeko deia luzatu nahi dizugu.

 Eman zure atxikimendua harremanak@7katugaztetxea.com helbide elektronikoan.”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s