3,2,1… Auzoa martxan da! Kultur Etxeko eta Jai Batzordeko bilerak

8097002798_f330458597

Auzoko jaietatik eta hilabete batera jai batzordeak berriro lanean hasteko gogoak erakutsi ditu, opor osteko lehen bilera astelehenean egingo dute 19:00 Bilbo Zaharreko plazan, gutxi gora behera hauek lirateke lehen bileran jorratuko dituzten gaiak:

  • Urte honetarako helburuak argitu eta egutegi bat ezarri ekimen nagusiekin.
  • Kanpaina berria auzokideak, ostalariak zein saltokietako jabeak tartean sartzeko.
  • Auzoko jaietako balorazioa ekonomikoa, egindako ekimenak, auzokideen balorazioa, etab…
  • Jai Batzordea eta Kultur Etxea.
  • etab….

Jai batzordetik denon konpromisoa behar beharrezkoa dela azpimarratu nahi izan dute eta auzokide guztiak gonbidatzen dituzte gerturatzen.

Kultur Etxean lanean diarduten auzokideak eta eragileak berriz bihar egin behar dute ikasturteko lehen bilera:

“Kaixo lagunak,

gehienentzako oporrak bukatu dira ;-)  eta guk gureari ekin behar diogu eta erritmoa hartu ikasturte berriarekin batera, Asteazkenean bilera egin behar dugu, Kultur Etxean (Urazurrutia 7) 19:30etan, besteak beste gaiordena hau izan liteke:

  • Egungo egoera ekonomikoa: Auzoko jaietan 3 egunetan zehar parrillada jakiak saltzen egon ginen, ez zan guk uste genuen bezain ondo atera diru aldetik naiz eta jendearen aldetik harrera oso ona izan, orain momentua da zenbat diru dugun jakiteko eta ahal badadiruzaintzaren arduradun berri bat izendatzeko, aurrezten hari garen diru hau Kultur Etxeak behar duen konponketa premiazkoa egiteko izango da, obrak Euskal Herriko monzoia hasi aurretik egiten saiatu beharko genuke (beste negu bat konponketak egin gabe kalte handia egingo lioke gure kultur etxeari!)
  • Hurrengo lan eguna Kultur Etxea jasotzeko, etab…. 
  • Hurrengo ekimenak diru bilketa egiteko.
  • Gure bizikidetzaren arauak jarri: Orain hilabete batzuk zirriborro baten inguruan lanean hasi ginen, zirriborro hori garatu, etorkizunean eta jendarteari zabaltzeko moduan dagoenean ikastaroak eta tailerrak eskaintzeko ze irizpide izango ditugun.
  • besterik???

Gai hauek niri otu zaizkit, beraz beste iradokizunik baduzue, proiektu berriak Kulturrean garatzeko, etab…. Idatzi helbide honetara: kulturetxeabizirik@gmail.com

img_1060

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s