Grebalariak aske! Hurrengo ekimenak

copy-cropped-cropped-cropped-cropped-img_10662

Irailaren 11 eta 12an Bilboko lau gazte epaituko dituzte, martxoaren 29an greba orokorraren egunean epaitegiaren inguruan eman ziren istiluak egozten dizkiete, Deustuko 3 lagun (Jon Telletxea, Urtzi Martinez eta Irantzu Yaldebere) eta Indautxuko Aitor Fernandez (Piol) ditugu.

Fiskaltzak danera 42 urteko zigor eskaera egin du, hau dena protestaren kriminalizazioaren bidean doala ukaezina da, etxean gera gaitezen nahi dute, mantso eta isilik ongizate estatuaren suntsiketa  telebistan ikusten dugun bitartean.

Azken hilabeteotan eragile zein talde ugarik beren babesa adierazi nahi izan diete auzipetuei, Ernai gazte erakundeak ere mobilizazio ugari deitu ditu hurrengo egunetan.

Honakoak dira datozen egunetarako mobilizazioak:

  • Irailak 6 ostirala: 19:00etan konzentrazioa Deustuko komisaldegi aurrean
  • Irailak 7 larunbata: Martxa eta ekitaldia (Arangoiti-Deustu Erribera-Indautxu)
    • 11:00etan Arangoitiko plazatik irteera
    • 13:00ean Ekitaldia plaza zirkularrean
  • Irailak 11 asteazkena: Paroak ikastetxeetan eta zutabeak auzoetatik epaitegira
    • 09:30etan konzentrazioa epaitegi aurrean
    • 19:30etan manifestazioa Deustun
  • Irailak 12 osteguna: 09:30etan konzentrazioa epaitegiaren aurrean.

Besteak beste Gune plataformak (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, Hiru, CGT-LKN y CNT eta 60 eragile sozialek osatua) ere beren babesa erakutzi diete muntai polizial honen aurrean.

MUNTAIA POLIZIALIK EZ! ERREPRESIOARI EZ!
BESTE EREDU EKONOMIKO ETA SOZIAL BAT ORAIN!

INFO+:

“2012ko ekainean Ertzaintzak Deustuko hiru gazte (Irantzu Yaldebere, Jon Telletxea eta Urtzi Martinez) eta Indautxuko bat (Aitor Fernandez) atxilotu zituen, martxoaren 29ko Greba Orokorraren egunean Bilbon gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatuz. Epailearen aurrean agertu ostean, aske geratu ziren, epaiketaren zain. Hasiera-hasieratik susmatu genuen poliziaren muntaia baten aurrean geundela, eta susmo horiek berretsi egin ziren haien kontrako akusazio zehatzen berri jakin genuenean. Akusazio larriak izateaz gain, poliziak gertakarien inguruan emandako bertsioan soilik oinarritzen dira, gazte horien parte-hartzearen inolako frogarik gabe. Horri guztiari fiskaltzaren zigor eskaera izugarria gehitu behar zaio: 42 urtetik gorako espetxe zigorra gazte horietako hirurentzat (14 urte inguru bakoitzarentzat) eta 18 hilabeteko lan soziala adingabearentzat, egun hartako istiluekin lotutako hainbat delitu leporatuz.

Aitor, Irantzu, Jon eta Urtzi beren auzoetako jendarte mugimenduan lan handia egiten duten gazteak dira, eta Deustuko Greba Asanbladako kideak. Inolako zalantzarik gabe, horrexegatik erabiltzen dituzte turko-buru gisa.
Agerikoa da ez direla desordenak edo erasoak zigortzen ari, baizik eta beste eredu sozioekonomiko baten aldeko borroka eta konpromisoa. Herri sektore anitzen eta langileriaren borrokak aurrera egiten duen heinean, errepresioak ere gora egiten du. Hor daude kaleratzeen aurkako plataformen kontrako erasoak, Gernikako eta Iruñerriko grebalarien kontrakoak…
Oso argi daukagu kolpe errepresibo honek, beste askok bezala, bi helburu nabari dituela: borroka sozialen kriminalizazioa eta desaktibazioa. Eta bide horretan, baina norabide batean soilik, eskura dituzten bitarteko guztiak erabiliko dituzte: polizia, hedabideak, sistema judiziala…”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s