Gaur: San Inazion gertaturiko eraso sexista salatzeko mobilizazioa

Pasa den ostegunean, hilak 13, adin txikiko neska batek eraso sexista jasan zuen bere etxera zioala, gizon heldu batek ukituak egin zizkion etxeko igogailuan. Oraindik erasotzailea ez dute identifikatu . Deustuko PARE talde feministak eta auzokideak deituta gaur elkarretaratzea 19:30etan Sarrikon erasoa salatzeko.

“NAZKATUTA GAUDE!!!

Berriro ere emakumeen kontrako eraso bat egon da, San Inazion izan da oraingoan. Pasaden ostegunean, gizon batek adin txikiko emakume bat erasotu zuen, gaztea etxera sartzen zegoen bitartean.

Eraso hau ez da kasu isolatua. Arazo estruktural bat den heinean, emakume guztiok emakume izateagatik eta gizarte patriarkal honetan bizitzeagatik pairatzen dugun arazoa da.

Parek, Deustuko Gazte Talde Feministak eta San Inazioko auzokideak emakumeon kontrako eraso berri hau salatu nahi du. Azken aldian Euskal Herrian eta Bilbo inguruan eraso sexistak areagotzen ari dira. Horietako asko egun argitan gertatzen ari dira erasotzaileen inpunitatea zabalduz doalarik.

Honen aurrean ez gara isilduko. Horretarako, gaur irailak 17, arratsaldeko 19:30ean Sarrikoko metro geltokiaren aurrean elkarteratzea deituko dugu eraso hau salatzeko.

Kaleak, gauak eta egunak gureak direlako, ez gaituzte kikilduko.
Erasotzaileei aurre egingo diegu! ERASOTZAILEAK SUTARA!
ERASORIK EZ, ERANTZUN GABE!”

Testua: PARE

 

 

1209279_523329377745265_1100696829_n

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s