LEKEITIKO LIBRE EGUNERA JOATEKO AUTOBUS ZERRENDA GOIZALDEN

‘Libre’ ekimenak elkartasun egun bat antolatu du Lekeition Irailak 29rako, ‘Gatazkatik konponbidera bagoaz zubia igarotzera’ lelopean.

Urriaren 17 Espainiako Auzitegi Nazionalean auzipetu behar dabez 35/02 edo herriko tabernen auziaren izenarekin ezagunagoa dan  makrosumarioan egotzitako euskal herritarrak, 110 Herriko taberna eta kultur erakunde epaituko dabez,
baita 40 lagun ere, Bilboko bizilagunak tartean direla.

Aldi berean eta gutxi ez balitz, 40 gazte independentista ere epaitu behar dabez egon hoietan ere.

Gure herriaren jarduera politiko baten aurkako eraso zuzena da hau,  epaiketa honek ere dirutan suposatzen duena ikaragarria da, auzipetuen joan etorriak, abokatuak, etab… Beraz babes gure ekonomikoa ere beharrezkoa dute (700.000 eurotik gorako epaiketa gastuak),  «egungo egoeratik bakera, gatazkatik koponbidera» zubia igarotzeko beharra azpimarratu dabe libre eguneko antolatzaileek.

Lekeitiko Libre egunari dagokionez gauza ugari egongo dira egun guztian zehar, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kalejira, bertso saioa, herri bazkaria, Irrien Lagunak, kontzertuak (Iheskide, Itziarren Semeak eta Gatibu)… eta beste hamaika ekimen.

12:30etan portuan elkartasunetik konpromisora ekimena burutuko da eta bertara joateko deialdi berezia egin nahi dabe antolatzaileek.

GUAZEN DENOK 29an LEKEITIORA! EPAIKETA POLITIKORIK EZ!

DSC_0107

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s