GREBALARIAK ASKE: Epaiaren ebazpena, berri gazi-gozoa.

grebalariak_aske_20130507

Orain bi aste Bilboko hiru gazte epaitu zituzten,  Martxoak 29ko greba orokorraren baitan epaitegien aurrean jasotako istiluak egozten zizkieten, danera fiskaltzak danera 42 urteko zigor eskaera egin zuen 3 gazteentzako, Deustuko 2 lagun (Jon Telletxea eta Urtzi Martinez)  eta Indautxuko Aitor Fernandez (Piol),  Irantzu Yaldebere gaztea adin txikikoa izanik ez zuten epaitu epaitegi berdinean eta oraindik adingabeen epaitegian epaiketaren zain dago.

Hasieratik elkartasun uholdea ikaragarria izan da, epaia muntai bat baino ez dala salatu dute behin eta berriz “Grebalariak Aske” gertakari horien ondoren sortutako auzipetuei babesa emateko taldeak.

Atzo epaiaren ebazpena jakin genuen, absoluzioa Aitor Fernandezentzat  eta 15 hilabete Jon Telletxearentzat eta Urtzi Martinezentzat desordena publikoengatik.

Uste dugu epaia gertutik jarraitu dugunontzako berri gazi-gozoa dela, muntaia polizialaren aurrean espero genezakeen gauza bakarra  absoluzioa da, ala ere pozik gaude  Aitor delitu guztietatik eta Urtzi eta Jon  larrienetatik (atentatua eta lesioak) absolbitu dituztelako.

Kontuan izan behar dugu epaia ez dela finkoa eta helegitea jarri ahal zaiola. Gainera, ezin dugu ahaztu  Irantzu Yaldebere epaitzeke dagoela adingabeen epaitegian.

Guk gure aldetik berriz ere salatu nahi dugu hau dena protestaren kriminalizazioaren bidean doala, etxean gera gaitezen nahi dute,  mantso eta isilik ongizate estatuaren suntsiketa telebistan ikusten dugun bitartean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s