Iritzi artikulua: Memoriaren bataila eta batailaren memoria

Gudari Eguneko argazkiak Bilbo Zaharrean

Gudari Eguneko argazkiak Bilbo Zaharrean

IMG_1080

Gudari Eguneko argazkiak Bilbo Zaharrean

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Data garrantzitsua dugu gaurkoa Euskal Herrian. Irailak 27, gorriz markatutako eguna, independentzia eta sozialismoaren bidean, gure Herriaren askatasunaren bidean dena eman dutenen oroitzapena lau haizetara zabaltzekoa. Ez da nolanahiko auzia Herri baten memoria kolektiboarena. Ezkertiar ta abertzale orok argi izan beharreko afera. Historia da, hain zuzen, atzoko eta gaurko gertaera guztien zergatia azaltzeko dugun tresna, iragana eta oraina ulertzeko lanabesa bai eta etorkizuna marrazteko erreferentzia. Hortaz, memoria historiko kolektibo barik ez dago herri baten oraina ulertzerik ez eta etorkizuna eraikitzerik ere, eta aitzitik, azkenalditan, badirudi berebiziko garrantzizkoa behar lukeen gai honek, oinarrizkoa omen dena, airean dagoela, noraezean, erdi-galduta nonbait. Ez gaizki hartu, nabarmena da jende zein kolektibo ugarik egiten duten lan eskerga eremu honetan. Benetan txalotzekoa ta eskertzekoa, ezbairik gabe. Baina, bestalde, argazki orokorra eginez gero, errealitate nahiko gris batekin topo egingo dugulakoan nago, eta Gudari Egunari men egingo diot orain, zuzen zuzenean.

Gaur, urtero legez, Euskal Herria osoan zehar haimaika izango dira Gudari Egunaren baitan egingo diren ekimenak, Estatuen mehatxuei aurre eginez. Herri honek beti erakutsi bait du bere antolatzeko gaitasuna, borrokarako grina eta herriaren alde borrokan erori direnekiko engaiamendua. Baina ez al da egun honek indarra galtzen ari azken aldiotan? Hausnarketarako galdera. Arrazoi ugari azal ditzakete egoera kexkagarri eta tamalgarria. Norberak aukera dezala nahiago duena, edo analisi sakonagoa egin dezala. Gustu guztietarako erantzunak egongo dira (instituzionalizazioa, errepresioa, ilegalizazio mehatxuak, denboraren ajeak, balio iraultzaileen pixkanako galera, fase aldaketa, molde berriak eta beste hamaika kasu), baina erantzunak bilatzea ez da izango artikulu honen xedea. Aitzitik, artikulu honen helburua, memoriaren bataila zein batailaren memoriaren berebiziko garrantzia aldarrikatzeaz gain, hausnarketarako deia, gogoetaren beharra mahaiganeratzea da, Gudari Eguna delako, Floren Aoizek esan bezala, oroitzapena eta askatasun etorkizuna eraikitzeko apostua uztartzeko eguna. Herri honen Memoria Historikoa delako, hain zuzen ere, etorkizuna eraikitze bidean, Euskal Herri Langileak, bizi eta izateko duen funtsesko tresna.

Azkenik, ezin amaitu artikulua herri honen askatasunaren alde dena eman dutenak gogora ekar gabe. Borrokan eroritakoak eta sarraski espetxetan zein deserrian edota sasian borrokan dihardutenak. Herria zuekin daramazue, beti.

Gora atzoko, gaurko eta biharko eusko Gudariak! Zuek piztutako suak argitzen du gure bidea!

Peter.

 

IMG_1075 IMG_1076 IMG_1077 IMG_1078 IMG_1079

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s