Gose greba Sevilla II espetxean, presoak borrokan gu ere bai!

Gose greba-kartela

Sevilla II-ko euskal presoak gose greban daude bizi dituzten bizi baldintza eta tratu txarrak salatzeko,  beherago duzue egin duten idazkia Euskal jendarteari  egoeraren berri emateko, bestalde gutun bat prestatu dute espetxeko zuzendariari bidalketa masiboa egiteko faxes edo gutunez, posible baduzue bidali mesedez.

Gutuna PDF-an deskargatu

Sevilla II-ko fax: 955855130

Espetxeko helbidea, gutunean bertan dago.

AMNISTIAREN BIDEAN EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK EUSKAL HERRIRA!!!

“SEVILLA II BORROKAN!!
Borrokaldia hastea erabaki dugularik, honetara bultzatu gaituen egoeraren berri Euskal
Herriari helaraztea da idazki honen helburua. Duela lau urte, espetxe honetara lehen Euskal
Presoak ekarri gintuztenetik, beti isolamenduko modulu berezian eduki gaituzte. Ez digute
inolako aktibitaterik eskura jarri eta ondorioz lau orduko patioaldia baino ez dugu egunean,
bertara hirunala ateratzen gaituztelarik goiz edo arratsaldez. Honek, bi egunez behin, ziegan 26
ordu jarraian igaro beharra eragiten digu. Patiora irteterakoan metal detektagailutik igaro
arazteaz gain, ukimenezko miaketa egiten digute gorputz osotik, noiz nahi barrabilak edo zakila
igurtzera helduz, aldioro tentsio uneak sortuz. Honek eragindako egoerengatik 72. artikulu
delakoa ezartzen digute sarri, artikulu honek sortzen duen inpunitate egoerak (kideengatik
banatuak, bakartasun osoa, inkomunikazioa…) ondorio larriak ekarri dituelarik askotan.
Mehatxu zein irainak, oheari eskuburdinekin lotuta bukatu eta baita jipio bortitzak eragin ere.
Kartzelarien aldetik sorturiko tentsioak eta ezuste egoerak jada bi preso politikoen jipoitzeak
eragin ditu. 2010eko azaroaren 14an lehenengoa, GRAPOko kide batek pairatutakoa eta
2013ko martxoaren 25ean bigarrena, Arkaitz Bellon Euskal Preso Politikoak pairatutakoa.
Aurrez aurreko bisitetatik bueltan miaketa integralak (osoki biluztera behartuz) egin izan
dizkigute. Senideei ere miaketak egin izan dizkiete aurrez aurrekora edo lokutorioetara
sartzeko eta honen ondorioz zenbait bisita galdu ditugu. Sendagilearen asteroko kontsulta ez
zaigu bermatzen. Ezinezkoa zaigu noiz etorriko den jakitea eta ohikoa da 2 edo 3 astez
sendagilerik ez agertzea. Hainbat kidek osasun arazo kronikoak dituztela kontuan hartuta, ezin
larriagoa bilakatzen den egoera da hau. Egunero pairatzen ditugun eskubide urraketa zein
gehiegikeria guzti haiek, ezin uler daitezke espetxeko Segurtasun Zuzendariordeak gertakari
hauek babesteko, elikatzeko eta sustatzeko jarrerarik gabe. Gure aurkako probokazioa
etengabea bilakatzen da eskubide urraketa guzti hauen bidez. Egoera bideratzeko
helburuarekin hainbat aldiz espetxeko zuzendaritzarekin bildu izan gara, baina honek ez du
sekula adierazitakoa bete, behin eta berriz jan izan duelarik bere hitza. Epaile zein
espetxeetako idazkaritza orokorrari bideratutako kexa eta salaketek ere emaitza hutsalak izan
dituzte. Azkenean borrokari ekitea baino ez zaigu geratu. Helburua bizitza duin bat eta osasuna
zaintzeko bermea eskuratzea da. Honetarako isolamendu mugagabea amaitzea, kide guztiok
batera egotea, gutxieneko eskubideak bermatuan izatea eta gure aurkako erasoak etetea
beharrezkoa izango da. Hauek dira gure oinarrizko aldarrikapenak Euskal Preso Politikoen
Kolektibo osoarekin batera Euskal Herriratzen ez gaituzten bitartean. Dispertsioarekin
bukatzea da honelako egoerekin behin betiko amaitzeko modu bakarra. Borroka honetan gure
herriaren babesa eta elkartasuna beharrezkoa izango dugulakoan gure borrokaldiarekin bat
egitera deitzen zaituztegu, guztiok bat eginez lortuko baitugu. Beraz bada garaia! Euskal Preso
Politikoak Amnistiaren bidean Euskal Herrira! Sevillako Euskal Preso Politikoak.”

INFO+:

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s