IRITZI ARTIKULUA: “Hamaika zubien auzoa.”

arg0162

Lagun artean gaude, orain arte gutxitan gozatu dugun gure auzoaren perspektiba berri baten gainean, gainera, gainetik ondo ikusten da. Gure arteko harremana harriz harri sortzen ibili gara azken urte hauetan eta bidea proiektuz josita dago, egindakoak eta egitekeak. Bidea elkartu gaituenaren konzientzia izatea eta partekatzea, pisuzko ariketa da sentimenduak azalarazteko, alegia. Honetan gabiltza gure talaia honetatik.
Elkarrizketan galderak eta erantzunak luzatu genituen.

Ahots batek ­­­…Ta berezia den hiri honetan eta oraindik bereziagoa den gure auzoan noiz demontre elkartuko gara zerbaiti elkarrekin aurre egiteko?

Honen harira, bigarren batek …Zenbat alditan azpimarratzen da gure auzoko izaera multikulturala , baina klaro, pertsona, talde, famili edo kolektibo bakoitza bere problematikarekin, bere kaxa!

…Arrazoia…dio beste ahots honek, urteetan sartuta, esperientziaren ibilbidetik… Baina hemen ez dago formula magikorik, borroka berdinen sare horizontala josi behar dugu eta, nola? ezberdinen arteko zubiak eraikiz, etengabe.

Ta laugarren ahotsa entzuten dugu …Ez dut ezagutzen bilbon zubi gehiago dituen auzorik, San anton, Erribera, Merced eta Kantalojas…kar kar kar!

Bai noski!- eskarmentuaren etorbidetik erantzuten berriz – Zubi fisikoetan auzoa lehena da, baina horma zein paretetan ere aurrenekoa dugu, eta ez fisikoak bakarrik. Zenbat hesi ezarri diren auzo honetan! Zailenak eraisten gainera, jendartearen buruan jarri direnak.

Gure galdera eta erantzunekin orduak aurrera, orain auzoko zubi eta hormen arteko lehiari erreparatuz, etxeratu gara.

Askotan elkartzean munduari eta auzoari buelta emateko, gure perspektiba ezberdinetan elkartzea osasungarria da oso, askatzailea. Elkarrizketak, galderak eta erantzun posible ezberdinak batuz. Bizirik irauten dugun bitartean aldaketa dugu iparrorratz, atal ezberdinetan eman behar den aldaketa, etengabekoa.

Munduaren hamaika begirada ezberdin gurutzatzen ditugu egun ta gau, bereziki hemen, hamaika izenen auzoan, hamaika historioena eta hamaika kolore jasotzen duen auzo honetan. Baina hainbeste komunitate ezberdin biltzen duen espazio berdinean zubiak jarri behar dira eta hau ez da egun batetik bestera sortu daitekeen zerbait.

Kalean saretzea, gure buruen zein inguruaren jabe izateko, erronka nagusia dugu. Egungo egoera globalizatua da, non harreman handiagoa izan dezakegu planetaren edozein puntuan dagoen pertsonekin, gure auzokideekin baino.

Baina bada beste hitz bat, gaur egungo egoera bere neurrian hartzen duena, “glokalizazioa”, bi kontzeptu ezberdinen nahasketa. Dinamika globalen eta lokalen arteko interakzioa, pertsona bakoitza bere ikuspuntutik eta bere hizkuntzatik. Pentsamendua munduan, ekintza lekuan.

Leku gehiegitan sufri ditzakegu hormek eragindako distantzia, hurbilatsuna urruntzeko erabiliak izaten dira sarri. Zubiak dauden lekuetan harresiak zulatzeko aukera ematen dute. Ez dira distantzia luzeak gurutzatzeko balio, zubiek aldean dugun lagunekin baina egoera ezberdinetatik, borroka berdinean lotzeko balio izango dute.

Hamaika zubien auzoa, gurea da!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s