Ekainak 1 (Barikua) Auzoko aratusteen bideomuntaia // 1 de Junio (Viernes) Video montaje de carnavales del barrio

Berriaren iturria: Bilbo Zaharreko Jai Batzordea

(más abajo en castellano)

kaixo lagun,

Bigarren urtez auzoko aratusteen bidemuntaiaren aurkezpena ikusteko gonbitea luzatu nahi deutsugu atsegin handiz, bertan parrillada egingo dogu, DVD-a salmentan jarri,musikaz goxatzeko aukera, etab…Irabazitako dirua antolatzen doguzan ekimenak ordaintzeko bideratuko dogu (Sorgin Gaua, Auzoko jaiak, aratusteak, etab…),auzoko jaien biziraupena danon eskuetan dago, beraz han ikusiko garelakoan:

Ekainak 1 (Barikua)
21:00etan Bilbo Zaharreko plazan.
Bilbo Zaharreko Jai Batzordea.

Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ekainak 2: Maiatzaren 2ko kalean merkatua eta beste

Hileroko lehen Zapatuetan ohitura dan legez Maiatzaren 2ko kaleetan aukera ederra duzue beste  giro desberdin baten murgiltzeko egunean zehar gora eta behera ibili binilo zaharrak, diseinatzaileen jantziak ikusten, trago batzuk hartzen, etab…

Informazio gehiago:

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Utzi San Inazio bakean!!

Auzitegi Nazionalak 4 urteko espetxe zigorra ezarri die Alberto Marin “Rupi”, Gaizka Astorkizaga “Fito” eta Alexander Bustindui bilbotarrei, gaur goizean jakitera eman duenez. Hiruei kale borrokako ekintza batean parte hartzea egotzi diete. Zehazki, 2009ko otsailean Deustuko kutxazain automatiko baten aurkako erasoan parte hartzea leporatu diete. [Branka]

San Inazio Ta Ibarrekolandako Herri Bilguneak  biharko (Osteguna) auzo  asanblada informatiboa eta ondoren kontzentrazioa egin behar dute 19:30etan kontserbatorioaren enparantzan gazteen egoeraren berri emoteko.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

M21: Hitzaldi irekia, Bizkaian ere zero zabor

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Maiatzak 22 Hitzaldia: “Merkatzaritza txikiaren defentsan”

Hizlariak: Asier Vega, Lander Etxebarria
Eguna: maiatzak, 22 asteartea
ordua: arratsaldeko 20:00etan
Tokia: Batzar Nagusietako areto nagusian [Hurtado Amezaga kalea, 6 Bilbo]
————————————————————————————–
Por medio de esta invitación queremos  animarte a participar en la charla que ofrecerán Asier Vega y Lander Etxebarria el próximo 22 de mayo, martes, a las 20:00horas, en el salón principal de las Juntas Generales de Bizkaia,[Hurtado de Amézaga, 6 Bilbao] En la charla a la que te invitamos profundizaremos en el análisis de la situación socieconómica y aprovecharemos la oportunidad para aclarar dudas y preocupaciones sobre la situación del comercio.
Contando de antemano con tu asistencia.
Propuesta socioeconómica presentada por Izquierda Abertzale, Eusko Alkartasuna, Aralar y Alternatiba. Bájala directamente.
http://www.haysalida.net/wp-content/uploads/2012/04/Liburuxka_GAZTELERAZ.pdf
————————————————————————————–
Kaixo lagun,
Gonbidapen honen bidez, maiatzaren 22an, asteartea, Bizkaiko Batzar Nagusietako Areto Nagusian [Hurtado de Amezaga, 6 Bilbo], arratsaldeko 20:00etan, Asier Vega eta Lander Etxebarriarekin burutuko dugun hitzaldira gonbidatu nahi zaitugu. Gonbidatzen zaitugun hitzaldi honetan bizi dugun egoera sozioekonomikoetaz, merkataritzak egun bizi duen egoeraz eta aurrera begirako proposamenetaz informatuko gaituzte.
Bertan elkar ikusiko garelakoan,
Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleak egindako proposamen sozioekonomikoa. Zuzenean jaitsi
http://irtenbidea.net/wp-content/uploads/2012/04/Liburuxka_EUSKERAZ.pdf

[Branka >>>  LANDER ETXEBARRIA ALTERNATIBA SOZIOEKONOMIKOAZ HIZKETAN]

Informazioa:

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hainbat eragile sozialek eta sindikatuek igandean mobilizatzeko deialdia egin dute

Hainbat eragile sozialek eta sindikalek biztanleriari kalera aterateko deialdia egin dabe, mobilizazinoak euskal herriko hiriburu guztietan egingo dira, Bilbon 12:00etan Zabalburu plazan dogu hitzordua. Martxoak 29ko greban kalera ateratzera eraman gintuzten arrazoiak gaur egun ere indarrean dagoz, Espainiako gobernuak aplikatutako erreformak eta murrizketak hondamendira daroa Euskal Herria, beraz lan harreman eta gizarte-babeseko euskal esparru propioa aldarrikatzen dogu!

Estekak:

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Maiatzak 19 (Larunbata): Bigarren eskuko salerosketa merkatua San Fran-en

[barriosaltos.net: Coordinadora de Grupos de Bilbao la Vieja, San Francisco y Zabala ]: RASTRO DE SEGUNDA MANO

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Maiatzak 19: 24 orduko baraualdia eta elkarretaratzea BBVA eta Santander Banketxeen aurrean

Artículo original en  [ezirentsi.wordpress.com]  con texto en castellano.
Datorren larunbatean, maiatzak 19, EZ IRENTSI ekimenak 24 orduko baraualdi berezia  eta elkarretaratzea egiteko deia egiten du, Bilboko plaza biribilean, BBVA eta Santander banketxeek duten egoitzen aurrean, krisian bankuek izan duten erantzunkizuna salatzeko eta gobernuengandik jasotzen dituzten laguntzen kontra jotzeko… (jarraitu irakurtzen)

Bankuen kontra egiten duten salaketa hainbat hizkuntzetan irakurri HEMEN.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Maiatzak 16: Auzoko greba lan taldearen hurrengo bilkura

Azken greba orokorretik sortutako taldea auzoan aurrera darrai bere lanarekin, hiru auzoetako bizilagunez (San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala) osatuta dago taldea, nahiz eta oraindik barne antolakuntza lanetan hari taldeko lagunak gogotsu eta indarrez beteta datozela diote.

Beraz egungo sistema kapitalista inposatzen digun mundu ankerrari muzin egiten badiozu, borrokatzeko prest bazaude…. Hurrengo bilkurara joan beharko zinateke:

  • Maiatzak 16 Asteazkena 18:30etan Mariaren Bihotzeko auzo etxean.

Honekin lotuta:

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Maiatzak 19: Goazen plazara ekimena

“Herrira” euskal presoen aldeko mugimenduak deituta zapatu honetan mobilizazioak egingo dira azuoetako plazetan “Goazen plazara” ekimenaren baitan.  Deialdi desberdinak auzoz auzo artikuluaren bukaerako estekatan dozuez, guk gertuen ditugun auzoen ekimenak bakarrik jarriko doguz:

  • Bilbo, 20:00etan San Anton.
  • Alde Zaharra 13:00etan Plaza Berrian:
      • 13:00 Ekitaldia
      • Auzoko argazki erraldoia eta ondoren; triki poteoa eta barrikotea

Baliabideak:

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi